Salaketa-bidea

Salaketaren jakinarazpena

MERCAIRUÑA, S.A.k honako bide hauetatik jasoko ditu informazioak:

POSTA ARRUNTA

Honako helbide honen bidez:
Mercairuña, S.A. “Salaketa-bidea”
Agustindarren industrialdea A kalea, 5. zk.
31013 Iruña

E-MAILA

Salaketa-bidea

Arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzko otsailaren 20ko 2/2023 Lege berriak Espainiako Zuzenbidean txertatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/1937 Zuzentaraua.

Arau horren xedea da lan- edo lanbide-testuinguruan arau-hauste administratibo edo penal larriak edo oso larriak detektatzen dituzten eta lege horretan araututako mekanismoen bidez jakinarazten dituzten pertsonak babestea.

Horretarako, MERCAIRUÑAk salaketa-bide bat du, eta haren helburua da indarrean dagoen lege-araudiaren irregulartasunei edo ez-betetzeei buruzko salaketak jaso, atxiki eta tratatzea.

Salaketen eremua

MERCAIRUÑAko Administrazio Kontseiluko langile eta kide guztiek, indarrean dagoen lege-araudia ez dela betetzen edo Sozietatearen politikak, arauak edo prozedurak urratzen direla jakinez gero, salaketa-bidearen bitartez salatu beharko dituzte jokabide horiek.

Era berean, edozein ez-betetzeren berri izaten duten hornitzaileek edo hirugarrenek ere erabili ahal izango dute salaketa-bide hori.